Ostiralean gaztetxoen mozorro festa izango da Azoka plazan

Uztarria.eus 2010ko ots. 8a, 13:02

.12 eta 17 urte bitarteko nerabeentzako festa antolatu dute Jauzikak eta Udalak

.20:30ean hasiko da mozorro festa Azoka plazan

Inauterietarako egitasmo berri bat antolatu du Jauzika Heziketa Elkarteak, Azpeitiko Udaleko Festa Batzordearen laguntzarekin. Ostiralean, hamabi eta hamazazpi urte bitartekoentzat mozorro festa izango da Azoka plazan, 20:30ean hasita.

Azoka plazan mozorrotzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Ondoren, afaria izango da bertan, eta baita disko-jartzaile bat ere. Mozorrotuen artean sari banaketa egingo dute amaieran.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide