Ikasberri Krosa hilaren 27an jokatuko dute, Goenako kanpan

Urola Kostako Hitza 2010ko ots. 9a, 09:02

Urtarrilaren 10ean egitekoak ziren, baina eguraldi txarra tarteko, bertan behera gelditu zen

Ikasberri Kirol Elkarteak antolatutako lasterketak arratsaldez jokatuko dituzte, 15:15ean hasita

Ikasberri Kirol Elkarteak antolatuta Ikasberri XII. Krosa otsailaren 27an (larunbata) jokatuko da, Goenako kanpan.

Ikasberri Krosean federatu mailako eta eskolarteko lasterketak jokatuko dituzte. Arratsaldez izango da krosa. Lehen lasterketak 15:15ean hasiko dituzte eta azkena 17:20an izango da.

Joan den urtarrilaren 10erako prestatuta zuten Ikasberri Kirol Elkarteko arduradunek XII. Krosa. Bezperan, elurtea iragarrita zegoela- eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak asteburu hartako aire zabaleko kirol ekintza guztiak bertan behera utzi zituen. Hori hala, Azpeitiko krosa ere ez zuten egin. Nahiz eta Goenako kanpan lasterketarako ibilbide guztia antolatu, ondoren jakin zuten berria Ikasberri Kirol Elkartekoek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide