Gipuzkoako txapelaren bila

Urola Kostako Hitza 2010ko ots. 10a, 10:02

ACBko Eskolarteko Saskibaloi Txapelketako Gipuzkoako finala jokatuko duen Iraurgi ikastetxeko taldea. (Iraurgi)

Eskolarteko ACB txapelketako Gipuzkoako finala jokatuko dute Iraurgi Ikastetxeak eta Urola Ikastolak

Larunbat arratsaldean izango dira finalak, Ilunben

ACBko Ikastetxearteko saskibaloi txapelketako Gipuzkoa mailako finalera heldu dira Azpeitiko bi talde: mutiletan Iraurgi Ikastetxea eta nesketan Urola Ikastola. Finalak ostiralean jokatuko dituzte bi taldeek, Donostiako Ilunbeko zezen plazan, ACB mailako Lagun Aro taldeak partidak jokatzen dituen kantxan bertan.

ACBko ikastetxearteko saskibaloi txapelketa ACB saskibaloi elkarteak antolatzen du, eta ACB mailako taldeak dauden probintziek hartu dezakete parte. Azpeititik bi taldek hartu dute eskolarteko txapelketa horretan, eta biak Gipuzkoa mailako finala jokatzera iritsi dira.

Finalak Donostian, etzi Iraurgi Ikastetxeko mutilen taldea final zortzirenetan hasi zen parte hartzen eta finalera iritsi aurretik Usandizaga Institutua, San Ignacio Ikastetxea eta Zubiri Manteo Ikastetxea utzi dituzte txapelketatik kanpo. Gipuzkoako finala Donostiako Marianistas taldearen kontra jokatuko dute Ilunben , etzi, 20:00etan.

Urola Ikastolako nesken taldea, berriz, final laurdenetan hasi zen parte hartzen saskibaloi txapelketan. Horiek, Zarauzko Oteiza eta Donostiako Marianistas utzi dituzte bidean. Gipuzkoako finala ere etzi jokatuko dute, Ilunben, 18:00etan, Zurriola Ikastolaren kontra.

Iaz, Urola Ikastolako nesken taldea ACBko saskibaloi txapelketako lauko finala jokatzera heldu zen. Aurretik, ipar faseko txapeldun gelditu ziren eta txapelketako finalerdietan gelditu zen txapelketatik kanpo.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide