Artzain-inudeen entsegu orokorra bihar izango da

Urola Kostako Hitza 2010ko ots. 10a, 11:02

Bihar, 21:00etan, izango da entsegua Itsasi dantza taldearen lokalean

Danborradarako arropak eta danborrak bertan banatuko dituzte

Inauterietako igandean artzain-inudeekin danborra jotzen irtengo dutenen entsegu orokorra bihar izango da, 21:00etan, Itsasi dantza taldearen lokalean (Jesus eta Maria komentuan).

Danborra jotzen, nahi dutenek irten dezakete eta horretarako prest dagoenak entsegura azaldu besterik ez du. Danborradarako arropak eta danborrak bertan banatuko dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide