Autokroseko jaian 1.600 lagunek hartu zuten parte

Urola Kostako Hitza 2010ko ots. 11a, 10:02

Argazkian, Igor AgirrebeƱa (eskubikoa) eta Joseba Azpiazu (ezkerretik bigarrena) larunbateko festan.

Euren asmoen berri eman eta dituzten babesleak eskertzeko jaia egin zuten aurreko larunbatean Inoxen

.1.600 lagun inguruk hartu zuten parte festan

Igor AgirrebeƱa azpeitiarrak eta Ezkio-Itsasoko Joseba Azpiazuk aurten Euskal Herriko eta Espainiako autokroseko txapelketetan hartuko dute parte.

Euren asmoen berri emateko eta dituzten babesleak eskertzeko jaia antolatu zuten joan den larunbatean, Inoxen. 1.600 lagun inguruk hartu zuten parte festan eta antolatzaileak ekitaldiak izandako harrerarekin oso gustura gelditu dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide