Elurra mara-mara Azpeitian

Uztarria.eus 2010ko ots. 11a, 15:02

Albulatorio inguruak zuen itxura 13:00ak aldera.

Urrakin eta Mandubian autoek kateak behar dituzte

Azkarate irekita dago ibilgailu guztientzat, baina kontuz gidatzea gomendatu du Herrizaingo Sailak

Gaur goizean mendiak soilik zeuden elurtuta. Egunak aurrera egin ahala, elur kotak beherantz egin du. Azken orduetan egin duen elurra dela eta, Azpeitia elurrez estalita dago.

Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, Urrakin eta Mandubian elurra ari du, eta beraz, autoek kateak behar dituzte. Beste ibilgailu guztientzat itxita daude bi mendateak. Azkarate, berriz, elurtuta dagoen arren, irekita dago eta ez da katerik behar. Dena den, mendate guztietan kontuz gidatzea gomendatzen da.

Herrizaingo Sailak telefono zenbaki hau jarri du errepideen berri emateko: 902 112 088

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide