Haritz Etxeberria: "Inork espero ez duena botatzea da nire punturik indartsuena"

Urola Kostako Hitza 2010ko ots. 12a, 12:02

Haritz Etxeberria Beterriko Bertsolari Txapelketako finalean arituko da, Beñat Lizasoren ordez

Bertsolari azpeitiarrak gustuko du taldekako txapelketan sortu ohi den lagunarteko giro lasaia

Aurtengoa izan da Haritz Etxeberriak (Azpeitia, 1971) Beterriko Bertsolari Txapelketan parte hartzen duen lehen aldia. Zizurkilgo saioan Uxue Alberdiren ordez aritu zen, hark azken unean joaterik izan ez zuelako, eta saio hartan galdu arren finalean arituko da, Beñat Lizasoren ordez.

Final erdiak galdu baina ala ere finalera. Hori da meritua hori...

Bai beno, Zizurkilgo saioa oso parekatua izan zen, 28 eta 25 galdu genuen. Beste taldeko Agin Rezolak ezin zuenez finalera joan, bidezkoena gure taldeko bat haren ordez sartzea izango zela erabaki zuten antolatzaileek. Gure taldean Beñat Lizasok ezin zuen eta Arkaitz Oiartzabal Xamoak ez zuen gogo handirik. Nik gustura joango nintzela esan nuen.

Non da garaiezina Ministro? Ofizioka, puntuka, kartzelakoan...

Nik uste inork espero ez duena esatea dela nire punturik indartsuena. Sorpresa ematea.

Zein da, zure iritziz taldeka aritzearen abantaila edo desabantaila?

Taldeka aritzean, txapelketa formatua galtzen ez den arren eta nik kaniketan ere irabazi egin nahi izaten dudan arren, beste giro bat sortzen da, lasaiagoa. Gainera Beterriko txapelketa bertso afarien testuinguruan izaten dela kontuan izanda, nik uste bakarkakoan izaten den presio hori gabe joaten garela.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide