Lagun bat atxilotu zuen atzo Udaltzaingoak

Uztarria.eus 2010eko otsailaren 18a

Urrestillako estankoan lapurretan ari zela harrapatu zuten

Astebetean egindako bigarren atxiloketa da

Atzo, 02:15 inguruan, Udaltzaingoak lagun bat atxilotu zuen Urrestillan. Udaltzainak iritsi zirenean Urrestillako estankoko lehioa indarrez irekita zegoela ohartu ziren, eta lapurra barruan zegoenez, bertan atxilotu zuten.

Astebetean Udaltzaingoak eta Ertzaintzak elkarlanean egiten duten bigarren atxiloketa izan zen bart goizaldekoa. Hilaren 11an, pasaden ostegunean, beste bi lagun atxilotu baitzituzten.

Udal arduradunek "zerbait ikusitakoan Udaltzaingoari edo Ertzaintzari deitzeko" eskatu dute. Hona hemen telefonoak: 943 151313 (Udaltzaingoa) eta 943 083780 (Azkoitiko ertzain-etxea).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide