Loiolako hiribidea autoentzat itxita egongo da ostiral honetan, gauetik astelehen goizera bitartean

Urola Kostako Hitza 2010ko ots. 18a, 18:02

Bihar 22:00etan itxiko dute errepidea eta astelehen goizera arte ez dute zabalduko

Olazko bidegurutzean eraikitzen ari diren biribilgunearen lanak direla-eta moztuko dute trafikoa

Loiolako hiribidea autoentzako itxita egongo da asteburuan. Hau da, bihar (ostirala) 22:00etan itxiko dute errepidea eta astelehen goizera arte ez dute zabalduko.

Loiolako hiribidean, Olazko bidegurutzean, biribilgune bat eraikitzeko lanean ari dira. Orain arte hiribideko alde bat itxita egon da oinezkoentzako, eta asteburu honetan autoentzako itxiko dute. Autoek Barrenetxe auzoaren atzeko bidetik ibili beharko dute Loiolabideko errepidea itxita dagoen bitartean; Olazko eta Azkuneko biztanleei-eta pasatzen utziko dietela azaldu du Udalak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide