Igerilekuan eman daiteke Donostiako Lilatoirako izena

Uztarria.eus 2010ko ots. 22a, 12:02

Martxoaren 1a izango da izena emateko azkeneko eguna

Lasterketako dortsalaz gain, autobusera eta bazkarira ere apuntatu daitezke herritarrak

Martxoaren 7an egingo da Donostian XXI. Emakumeentzako Lilatoi lasterketa. Denera, 5 kilometroko ibilbidea izango du probak eta Donostiako Alder Ederretik abiatuko da 11:30ean.

Lasterketan parte-hartzeko izena Azpeitiko igerilekuan ere eman daiteke martxoaren 1era bitartean. Lasterketako dortsalaz gain, autobusera eta bazkarira ere apuntatzeko aukera egongo da. Dortsala eta autobusa 15 euro kostako dira. Ondoren egingo den bazkaria, berriz, 35 euro. Martxoaren 1a izango da izena emateko azkeneko eguna.

Herriko emakume ugarik parte hartu izan du azken urteetan Lilatoian. 2008an, esaterako, Azpeitiko 72 emakumek egin zuten lasterka.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide