Independentziaren aldeko jardunaldiak antolatu dituzte

Urola Kostako Hitza 2010ko ots. 23a, 11:02

Eskualdeko hainbat herritan egingo dituzte jarduerak, hurrengo asteetan, gazte independentistek deituta

Euskal Herriak independentzia behar duela aldarrikatzeaz gain, "ezkerretik eraikitzeko garaia" ere badela eta herritar guztiek "zer egina" badutela diote antolatzaileek

Azpeitiko, Zarauzko eta Zumaiako gazte independentistek jardunaldi independentistak antolatu dituzte, eta horietan parte-hartzera deitu ditu herritarrak."Egun Euskal Herriak bizi duen egoera interesgarriaren aurrean herritarrek ikusle soil gisa jokatzeari utzi eta nork bere hondar alea emateko garaia da", haien arabera.

Zumaian joan den ostiralean ekin zieten jardunaldiei, Euskal Herriko historia ezagutuz. Nafarroa 1512-2012 hitzaldiarekin; Zarautzen, martxoko lehen egunean abiaraziko dituzte, egitarau zabalarekin; eta Azpeitian, zenbait kontu zehazteke dituzten arren, martxoaren bigarren astean.

Euskal Herriak independentzia behar duela aldarrikatzeaz gain, "ezkerretik eraikitzeko garaia" ere badela eta herritar guztiek "zer egina" badutela diote antolatzaileek: "Gazteok etorkizuna eskuetan dugunez gero, aldaketa horren sujetu aktibo eta konprometitua izan behar dugu. Sistema honek ezarri digun pasibotasuna gainditu eta mobilizatu eta lanera irteteko garaia da". Jardunaldietan "zapalkuntzatik burujabetzara" igaro behar dela azalduko dute batik bat.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide