Azpeitiko gazte independentistek jardunaldi intependentistak antolatu dituzte martxorako. Drogei buruzko eztabaida izango da lehena, baina aste santuak bitartean beste gai batzuk ere landuko dira.
Lehenengo jardunaldia bihar, asteazkena, egingo dute. Drogen inguruko eztabaida izango da gaztetxean, 19:00etatik aurrera.
Eztabaidaren hasieran, duela hamarkada bat gazte mugimenduak egindako hausnarketa azalduko dute. Ondoren, egungo errealitateaz jardungo dute.