Ikasberri Azpeitiko Ikastolak antolatzen dituen udalekuetan begirale edo zuzendari izan nahi dutenek aste honetan eman beharko dute izena, etzi bukatuko baita horretarako epea.
Izena ikastolan bertan eman daiteke, 943 151246 telefonora deituz edo ikasberri@ikastola.net helbidera idatzia. Ezinbestekoa izango da begirale titulua izatea.