Datorren iganderako, martxoaren 7rako, BTT mendi bizikleta irteera antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak.
Igeri leku aurretik abiatuko dira 09:00etan eta bi ordu eta erdi inguruko iraupena izango du irteerak. Ibilbidea honakoa izango da: Azpeitia-Napolean-Komizolatza-Erdoizta-Azpeitia. Ibilbide honek 25 kilometro inguru ditu.