Nekane Zinkunegi, Erniarraitz Sariketako finalera

Urola Kostako Hitza, uztarria.com 2010ko mar. 6a, 17:03

Maialen Velarde, Alaia Martin, Unai Gaztelumendi, Beñat Iguaran eta Asier Azpirozekin ariko da, hilaren 12an, Azpeitiko Gaztetxean

Atzo jokatu zuten hirugarren eta azken kanporaketa, Errezilen

Nekane Zinkunegi errezildarra eta Uztarria herri aldizkariko kolaboratzailea bertsolaritzako Erniarraitz V. Sariketako finalera sailkatu da. Maialen Velarde, Alaia Martin, Unai Gaztelumendi, Beñat Iguaran eta Asier Azpiroz bertsolariak izango dira harekin finalean abestuko dutenak, hilaren 12an, Azpeitiko Gaztetxean. 22:00etan hasiko da saioa.

Atzo (ostirala) jokatu zuten Erniarraitz Sariketako hirugarren eta azken kanporaketa, Errezilen, Borondegi kultur etxean. Kanporaketa Unai Gaztelumendi añorgarrak irabazi zuen, 213 punturekin. Bigarren Zinkunegi gelditu zen.

Hona hemen atzoko puntuazioa

-1. Unai Gaztelumendi (Añorga): 213 puntu.

-2. Nekane Zinkunegi (Errezil): 212,5 puntu.

-3. Asier Azpiroz (Hernani): 209 puntu.

-4. Oihana Iguaran (Amasa): 193 puntu.

-5. Silvia Etxaniz (Azkoitia): 186,5 puntu.

-6. Julen Agirre (Beasain): 184 puntu.

Sariketako kanporaketak irabazi dituzten hiru bertsolariek zuzenean finalera pasatzeko txartela lortu dute. Azpeitian izan zen lehen kanporaketa eta Alaia Martin oiartzuarrak (217,5 puntu lortuta) irabazi zuen. Azkoitikoan Maialen Velarde zumaiarrak (228 punturekin).

Horiez gain, beste hiru bertsolariak sariketan lortu duten puntuazioari esker pasatu dira finalera. Hauek: Beñat Iguaran villabonarra, 214,5 punturekin; Nekane Zinkunegi, 212,5 puntu lortuta, eta, Asier Azpiroz hernaniarra, 209 punturekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide