2006ko udazkenean Loiolan hainbat bilera politiko egin zituzten Euskal Herriko hiru alderdi nagusienetako kideek. EAJ, Batasuna eta PSE-EEko ordezkariak bildu ziren bake eta konponbidearen inguruan negoziatzeko. Bilera haiek emaitzarik eman ez bazuten ere, zeresana eman zuten.
Hainbat gairen inguruan eztabaidatu zuten orduan, eta orain Imanol Murua Uria kazetariak (1966, Zarautz) orduko elkarrizketen inguruko liburua idatzi du, Tene Mujika beka lortu ondoren. Loiolako hegiak da liburuaren izenburua eta asteazken honetan, martxoaren 10ean, aurkeztuko dute Donostiako Elkar Aretoan, 11:00etatik aurrera.
Liburuaren inguruko informazio gehiago, www.berria.info-n