Ilunpek ez du aurrera jarraituko VII. Berria Pilota Txapelketan

Uztarria.eus 2010ko mar. 8a, 13:03

Atzo, igandea, jokatu zituzten Galdakaon final laurdenetako partidak

Lehenengo bi partidak galdu egin zituzten Ilunpekoek

Atzo, igandea, VII. Berria Pilota Txapelketako final laurdenetako partidak jokatu zituzten Ilunpekoek Galdakaon. 17:30ean hasi ziren final laurdenak eta hiru partidetatik lehenengo biak Galdakaoko Adiskide taldeak irabazi zituen. Hirugarrena Ilunpekoek irabazi zuten, baina azken partida jokatzerako ez zuten aurrera jarraitzeko aukerarik.

Lehenengo kadeteek jokatu zuten. Galdakaokoek erraz irabazi zuten partida, 22 eta 2. Hauen ondoren, jubenilen txanda izan zen eta hauek ere galdu egin zuten, zazpi tantoren aldearekin. Azken partida nagusiek jokatu zuten eta Ilunpe nagusitu zen, 22 eta 12. Emaitza hauek tarteko, bi eta bat galdu zuen ilunpek final laurdena, eta beraz, ez du aurrera jarraituko.

Euskal Liga

Herenegun, martxoak 6, Euskal Ligako finala jokatu zuten Ilunpe Pilota Elkarteko Iriondo eta Murgiondo pilotariek, Tolosan. Irabazten hasi zen bikotea, baina ez zuten emaitzari eusterik izan. Partida gasteiztarren alde jarri zen eta, 22 eta 12 irabazi zuten arabarrek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide