Azpeitiko 57 emakumek hartu zuten parte Lilatoian

Uztarria.eus 2010ko mar. 8a, 14:03

Parte-hartzaile guztiek amaitu zuten atzoko lasterketa, eta Udalak zoriondu egin ditu

Sailkapen osoa hemen

nek.jpg

(Nekane eta Agurtzane Gurrutxaga ahizpa urrestildarrak atzo, Lilatoian)

Atzo, martxoaren 7an, XX. Lilatoi lasterketa egin zen, Donostian. 1.969 emakumek zuten izena emanda, baina 1.694k hartu zuten parte. Tartean, 57 azpeitiar izan ziren lasterka.

Junior mailan (16-25 urte), sei azpeitiarrek hartu zuten parte. Senior mailan (26-45 urte), berriz, 45ek. Eta helduetan (46 urtetik gora), 6 emakumek hartu zuten parte lasterketan. Guztiek amaitu zuten lasterketa.

Udaleko Kirol Sailak oharra plazaratu du gaur atzoko lasterketan parte hartu zutenak zorionduz. "Zorionak eman nahi dizkie Udal Kirol Sailak azpeitiko parte-hartzaile guztiei" dio oharrak. "Azpeitiko kirol parte-hartzea eredugarria" izaten jarraitzearen aldeko apustua ere egiten du Kirol Sailak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide