Uztarriaren martxoko zenbakia kalea da jada. Joan den ostiralean hasi ziren aldizkariak banatzen. Gainera, PDF formatuan ikus daiteke aldizkari guztia webgune honetan. Hona hemen Uztarriak landu dituen gaiak:
- Iritzia
- Angel Gurrutxaga: Euskadiko Automobilismo Federazioko presidenteari elkarrizketa.
- Txerri boda: Txerri hiltzearen argazki erreportajea.
- Koadrilan, intimitatean: Herriko gazte lokalen inguruko erreportajea.
- Ekologikoa, hobea: Nekazaritza ekologikoaren inguruko erreportajea.
- Bizitza bat bitan: Julian Eizmendi Azpeitiko alkatearen "beste aldea".
- Juan Jose Bernal ONCE-ko kupoi saltzaileari elkarrizketa.
Oraindik Uztarria aldizkaria etxean jasotzen ez dutenek badute aukera jasotzeko. Harpideek aldizkaria hilabetero jasoko dute beren etxean doan. Aldiz bazkideek, urtean 30 eurotako kuota ordainduta, aldizkaria etxean jasotzeaz gain, Uztarriako proiektuak bultzatzatu eta etxean jasoko dituzte.