Eider Valverdek irabazi du Gazte Asteko kartel lehiaketa

Uztarria.eus 2010ko mar. 12a, 12:03

Pazko Astean egingo den Gazte Astea iragarriko du kartel irabazleak

Gazte Astea apirilaren 6tik 9ra izango da

Pazko Astean, apirilaren 6 eta 10 bitartean, XI. Gazte Astea antolatu du Azpeitiko Udaleko Gazteria Sailak. Hori iragarriko duen irudia aukeratzeko kartel lehiaketa jarri zuten martxan otsailean, eta dagoeneko badu irabazlea; Eider Valverde. DBH 3ko ikaslea da Valverde eta beraz, herriko dendetan gastatzeko 80 euroko diru saria jasoko du.

Pazko Asterako ekimenak

Udaleko Gazteria Sailak eta Zapo Txoko gaztelekuak, urtero bezala, gaztetxoentzat hainbat ekimen antolatu dituzte Pazko Asterako. Gazte Astea apirilaren 6tik 9ra egingo dute, eta lau egun horietan ekintza ugari egiteko aukera egongo da.

Gazteriatik antolatutako programetan parte hartzeko izena emate epea zabaldu dute. HH5, LH1, LH2, LH3, LH4, LH5 eta LH6-ko gaztetxoek Iturri Txiki eta Txiki Txoko ludoteketan eman beharko dute izena martxoaren 18a baino lehen. Aldiz, 12 eta 17 urte bitarteko haurrek Zapo Txokon egin beharko dute izen ematea martxoaren 27rako.

Antolatzaileek adierazi dutenez, Zapo Txokoko nahiz ludoteketako ekintzak ordaindu egin behar dira.

Zapo Txokoko ekintzak

Zapo Txokoko ekintzak apirilaren 6tik 9ra izango dira, 10:00etatik 13:00etara. Egun osoko irteera, berriz, 10:00etatik 15:00etara egingo dute. Ekintza bakoitza solte ordaindu behar da, eta hauek dira prezioak: Futbito txapelketan parte hartzeko, talde bakoitzak 3 euro ordaindu beharko ditu. Paintball egiteko irteerara joateko 15 ordaindu behar dira eta rock lantegian parte hartzeko, 3 euro. Masaje ikastaroa, berriz, hiru euroren truke eskainiko dute.

Ludoteketan ere ekintzak

Iturri Txiki eta Txiki Txoko ludoteketan ere hainbat ekitaldi izango dira apirilaren 6tik 9ra bitartean. Ludotekako bazkideek 12 euro ordaindu behar dituzte eta gainontzekoek 15 euro. Besteak beste, hauek izango dira lau egunetako ekintzak: jolasak, eskulanak, altxorraren bila, fimo tailerra... Ekintzak goizeko 10:00etatik 13:00etara izango dira. Egun osoko irteera, aldiz, 10:00etatik 17:30etara egingo da.

Egitaraua: XI Gazte Astea

**HH5–LH1–LH2–LH3**

Apirilak 6, asteartea: Jolasak

Apirilak 7, asteazkena: Eskulana: puzzlea

Apirilak 8, osteguna: Txiki Parkera egun pasa

Apirilak 9, ostirala: Altxorraren bila

**LH4–LH5–LH6**

Apirilak 6, asteartea: Fimo tailerra

Apirilak 7, asteazkena: Bizikleta irteera Urrestillara

Apirilak 8, osteguna: Baigorrira egun pasa

Apirilak 9, ostirala: Altxorraren bila

12-17 urteko gaztetxoak

Apirilak 6, asteartea: Futbito txapelketa

Apirilak 7, asteazkena: Paintball irteera

Apirilak 8, osteguna: Rock lan tegia edo Masaje ikastaroa

Apirilak 9, ostirala: Patata tortila lehiaketa

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide