2006ko udazkenean PSE-EEk, Batasunak eta EAJk Azpeitian, Loiolan egindako negoziazio politikoaren kontaketa egin du Imanol Murua Uria kazetariak (Zarautz, 1966)
Loiolako hegiak liburuan, eta berria.info-k alderdi horiek Loiolako Arrupe Etxean zein gelatan bildu ziren erakusten duen bideo erreportajea egin du, zer beste gela erabiltzen zituzten ikus daiteke, non jaten zuten... Orain arte inon ikusi gabeko irudiak dira. Enekoitz Esnaola Uztarria Kultur Koordinakundeko kide ohi eta berria.info-ko azpeitiar kazetariarekin batera izan da Murua Uria Loiolan erreportajea egiten. Joan den martxoaren 6an grabatu zuten.