Guardia Zibilak Azpeitiko eta Zumarragako bi eskalatzaile erreskatatu zituen herenegun. Igande arratsaldean Pirinioetan, Huescan (Espainia), Telera mendizerrako Pabellon mendian ari ziren eskalatzen.
Croisan izeneko horman ez aurrera, eta ez atzera gelditu ziren bi eskalatzaileak. Hori dela eta, guardia zibilek helikopteroa erabili behar izan zuten haiek erreskatatzeko.
Helikopteroaren garabia erabili zuten guardia zibilek, mendiak zeuden hormatik ateratzeko. 30 metrora, mendizaleen gainean garabia jarri, eta handik espezialista bat jaitsi zen banan-banan bi eskalatzaileak erreskatatzeko. Jesus Mari E.A (Azpeitia, 35 urte) eta IƱaki A.N. (Zumarraga, 36 urte) dira bi mendizaleak.