Baigerak jubilatuentzako karta-joko txapelketa antolatu du

Uztarria.eus 2010ko mar. 16a, 12:03

Apirilaren 25ean hasiko dira txapelketak Baigera I eta Baigera II-an

Musean, tutean eta punttuan jokatuko dute parte hartzaileek

Apirilaren 25ean hasiko dira Baigera I-ean eta Baigera II-an karta-txapelketak. Musean, tutean eta punttuan jokatuko dute parte-hartzaileek.

Sari banaketa apirilaren 28an egingo da, ohiko batzar nagusia egingo den egun berean. Eta, bikote irabazleak Garatzen elkarte berriko kideen aurka jokatuko dute, Orion, ekainaren 4an.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide