Iraurgi Ikastetxeak ACBko eskolarteko Ipar finala jokatuko du etzi

Urola Kostako Hitza 2010ko mar. 17a, 10:03

ACBko Ipar Finalak Azpeitiko kiroldegian jokatuko dituzte ostiralean, 17:30etik aurrera

Iraurgi ikastetxeko mutilen taldea izango da finalean

ACBko eskolarteko saskibaloi txapelketako Ipar faseko finalak Azpeitiko kiroldegian jokatuko dituzte ostiralean, 17:30ean hasita. Iraurgi Ikastetxeko mutilen taldea izango da finalean ariko den taldeetako bat. Aurkari izango dituen beste bi taldeak Gasteizko Ekialde Ikastetxea eta Bilboko Indautxuko Jesulagunen ikastetxea dira.

Iraurgi Ikastetxekoak ACBko eskolarteko txapelketako Gipuzkoako txapeldunak dira. Orain, ordea, Ipar faseko finalean "erronka gogorra" dutela diote, Gasteizko taldea Caja Laboral Baskoniako jokalariz osatuta dagoelako. Baina, hala ere, azpeitiarrak "ilusio handiz" daude. Ipar faseko finala irabaziz gero, Madrilen (Espainia) jokatuko den azken faserako sailkatuko dira.

ACBKO ESKOLARTEKO IPAR FINALAK

Azpeitiko kiroldegian jokatuko dira partida guztiak, ostiralean:

  • 17:30.Iraurgi Ikastetxea (Azpeitia)-Ekialde (Gasteiz). - 18:45.Ekialde-Indautxu Jesulagunak (Bilbo).
  • 20:00.Iraurgi Ikastetxea-Indautxu Jesulagunak

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide