Goenagak urrezko domina lortu du Euskal Herriko Txapelketan

Urola Kostako Hitza 2010ko mar. 18a, 10:03

Ainhoa Goenaga igerilaria, erdian, podiumaren goreneko mailan. (Hitza)

Asteburuan Galdakaon jokatutako infantil mailako txapelketan izan da irabazle, 200 metro librean

Beste bi domina ere lortu zituen, biak brontzezkoak: bata 100 metro bizkarrean, eta bestea, 200 metro estiloetan

Azpeitiko Izarraitz Igeri Elkarteko Ainhoa Goenaga igerilariak 200 metro librean Euskal Herri mailako urrezko domina lortu du. Joan den asteburuan jokatu zuten Infantil mailako igerilarien Euskal Herriko Txapelketa, Galdakaon (Bizkaia). Goenagak beste bi domina ere lortu zituen txapelketa horretan, biak brontzezkoak: bata, 100 metro bizkarrez, eta bestea, 200 metro estiloetan.

Denborak ondu dituzte

Izarraitz Igeri Elkarteko Jon Odriozolak eta Ainitze Odriozolak ere hartu zuten parte Euskal Herriko Txapelketan eta euren denborak hobetzea lortu zuten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide