GaztEHerriaren aurkezpen ekitaldia egingo dute etzi

Urola Kostako Hitza 2010ko mar. 18a, 10:03

18:30ean bertso-poteoarekin hasi eta goizalderarteko jai giroa iragarri dute antolatzaileek larunbaterako

GaztEHerria apirilaren 2an egingo da Durangon

Datorren apirilaren 2an Durangon egingo den GaztEHerria jaialdi handiaren harira, Azpeitian haren aurkezpen ekitaldia antolatu dute larunbaterako. GaztEHerria "independentzia Euskal Herriaren biziraupenerako aukera bakartzat ikusten dugun gazteon bilgunea", adierazi dute antolatzaileek. Apirilaren 2ko ekimena orain arte bi urtetik behin egin izan duten Topagunearen ordezko ekitaldia da.

Festa handiaren zain

Durangoko ekitaldia aurkezteko eta egun horretako egitaraua eta asmoak azaltzeko jaialdia antolatudute Azpeitian eta larunbat arratsaldean hasi eta igande goizalderarte festa izango da Gaztetxean.

Afaria egingo dute Gaztetxean eta txartelak salgai jarri dituzte Orkatzen. Ikasleek 7 euro ordaindu beharko dituzte eta langileek, berriz, 10 euro.

Ondoren, goizaldera arte musika eta giro ona izango dira jaialdiko protagonista.

EGITARAUA

  • 18:30ean, Orkatzetik abiatuta triki-bertso poteoa Erniarraitz Bertsozale Elkarteko zenbait bertsolariz lagundurik.
  • 21:00etan, afaria egingo dute Gaztetxean. Menua: txipiroiak, albondigak eta arrozesnea.
  • Jarraian, apirilaren 2ko ekitaldia aurkeztuko dute: zergatiak, helburuak, egitaraua eta abar.
  • Ondoren, lehen Bertsio Gauari ekingo diote. Taldeka nahiz bakarka, gustukoen dituzten taldeen abestien bertsioak egiteko aukera izango dute parte-hartzaileek.
  • Goizalderarte, bertsioen ostean, karaokea izango da Gaztetxean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide