Azpeitiko suhiltzaileek 125 irteera egin zituzten iaz

Urola Kostako Hitza, uztarria.com 2010ko mar. 18a, 10:03

Gipuzkoan irteera gutxien egin zituen suhiltzaile etxea izan zen Azpeitikoa

Foru Aldundiko Esku Hartzeko eta Suhiltzaile Etxeak Kudeatzeko Zerbitzuak eman ditu datuak

Azpeitiko suhiltzaile-etxeak 125 irteera egin zituen iaz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Esku Hartzeko eta Suhiltzaile Etxeak Kudeatzeko Zerbitzuak emandako datuen arabera.

Urtean zehar egindako jarduera aipagarrienen artean sartu du Foru Aldundiak Azpeitiko gertakari bat; alde zaharreko etxe batean abenduaren 5ean hildako bat utzi zuen sutea.

Hala eta guztiz, Azpeitiako suhiltzaile etxeak izan zuen lan gutxien iaz, Gipuzkoan. Bidasoako suhiltzaile etxeak izan zuen lan gehien; 553 irteera egin zituen. Zarauzko suhiltzaile etxea bosgarren tokian dago (198) eta Azpeitia, azkenengo postuan (125).

Urola (Azpeitia)

  • Ezbeharrak, guztira.125.
  • Suteak.49.
  • Salbamenduak.65
  • Laguntza teknikoak.1
  • Alarma faltsuak.10

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide