Baigerakoek martxoaren 24rako, asteazkenerako, antolatu dute Aginagako sagardotegira irteera. Askaria egingo dute bertan eta Berdura plaza atzetik (Caja Rural paretik) irtengo du autobusak 16:30ean.
Izena martxoaren 22a baino lehen eman behar da, Baigerako bulegoan, 10:30ak eta 12:30ak bitartean. Irteerara joan nahi dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte.