Kultur Mahaiak batzarra egingo du ostegunean

Uztarria.eus 2010ko mar. 23a, 11:03

Baigeran egingo dute bilera, 20:30etik aurrera

Aurtengo aurrekontuak, Sanagustin kultur gunea, bazkidetza, kultur egutegi bateratua eta Talde Eragileen berritzea izango dituzte hizpide batzarrean

Datorren ostegunean, hilaren 25ean, izango da Kultur Mahaiko batzarra, Baigeran, 20:30ean hasita. Hainbat gai izango dituzte hizpide: aurtengo aurrekontua, Sanagustin kulturgunea, bazkidetza, kultur egutegi bateratua eta Talde Eragilearen berritzea. Batzarraren ondoren, 21:30ean, Sanagustin kulturgunea ikustera joango dira Kultur Mahaiko kideak.

Urtean hiru batzar nagusi egiten ditu Kultur Mahaiak, eta ostegunekoa izango da aurtengo lehena. Herriko kultur taldeek, lau udal taldeek, udal kultur teknikariek eta norbanako batzuek osatzen dute gunea.

Batzarreko gai zerrenda

  • Kultur Mahaiaren 2010eko plana eta aurrekontua.
  • Sanagustin kulturgunea.
  • Taldeekin egindako bilerak. 2010eko ardatz nagusiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide