Azpeitian kontsumo taldea sortzeko bilera deitu dute biharko

Urola Kostako Hitza 2010ko mar. 24a, 10:03

Hilaren erdialdera kontsumo taldeei buruzko lehen bilera egin zuten, adibide batzuk azaltzeko

Biharko batzarra 19:00etan hasiko da, Sindikatu Zaharrean

Azpeitian produktu ekologikoen kontsumo talde bat sortzekotan dabiltza. Martxoaren 12an lehen bilera bat egin zuten eta han jendeak erakutsitako interesari segida eman nahian bigarren bilera bat deitu dute biharko. Batzarra 19:00etan izango da bihar, Sindikatu Zaharrean.

Aurreneko bileran Euskal Herrian martxan dauden kontsumo talde batzuen adibideak eman zituzten. Orain, bigarren bilera honetan Azpeitian sortu nahi den kontsumo taldearen ezaugarriak eta dinamika zehazten hasi nahi dute.

Biharko deitu duten bilera, gaiarekiko interesa duten guztientzako irekia dela azaldu dute Biolur elkartekoek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide