Korrikalarien haurrentzat, haurtzaindegi eta ludoteka

Urola Kostako Hitza 2010ko mar. 24a, 10:03

Hiru eta zortzi urte bitarteko haurrentzat izango da zerbitzua, Txiki-Txoko ludotekan

Zerbitzua erabili nahi dutenek aldez aurretik erreserbatu beharko dute tokia

Datorren larunbatean, martxoaren 27an, jokatuko den XVII. Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdiaren antolatzaileek haurtzaindegi eta ludoteka zerbitzua eskainiko dute lasterketan parte hartuko duten korrikalarien eta laguntzaileen seme-alabentzat.

Hiru eta zortzi urte bitarteko haurrentzako zerbitzua 15:00etatik 19:30era egongo da zabalik, igerileku ondoan dagoen Txiki-Txoko ludotekan.

Zerbitzua erabili nahi dutenek aldez aurretik erreserbatu beharko dute tokia 943 150095/943 157928 telefonoetan eta kirolak@azpeitia.net eta parekidetasuna@azpeitia.net helbidetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide