GaztEHerriara joateko autobusa antolatu dute

Uztarria.eus 2010ko mar. 24a, 11:03

Apirilaren 2an izango da GaztEHerria, Durangon

Autobuserako izena Orkatzen eman behar da, eta goizeko 11:00etan irtengo du autobusak Etxe-Zuri aurretik

Durangon (Bizkaian) izango da GaztEHerria apirilaren 2an. Independentziarekin bat egiten duten zenbait talde eta norbanakok antolatu duten egun guztiko jaia izango da. Azpeitiko hainbat gaztek joan den larunbatean egin zuten GazteHErriaren aurkezpen festa Gaztetxean eta, orain, Durangora joateko autobusa antolatu dute.

Ostiralean 11:00etan aterako da autobusa Etxe-Zuri aurretik eta goizeko 04:00tan itzuliko da, Landakoko gunea eta tabernak ordurako itxi egingo dituztelako. Izen-emateko orria Orkatz tabernan egongo da bihartik aurrera. Sarrerak ere martxoak 29 arte bertan erosi daitezke 20 euroren truke. Baina Durangon ere erosi ahal izango dira 25 eurotan.

GaztEHerriako egitaraua

Herri gunea

Kale animazioa goizean goizetik

12:00 Harrera

12:30 Hitzaldia: "Gazteok eta independentzia"

12:30 Tailerrak

23:00 Txirritxorra eta DJ Okerreko

Egun guztian zehar barra eta bokatak egongo dira

Eskola

14:30 Bazkaria 1500 lagunentzat (txartelak bertan salgai)

16:00 kalejira Landakora

Landako gunea

12:30 Hitzaldia Kafe Antzokian nazioarteko delegaritzarekin

17:00 GAZTEHERRIA

18:00 Kontzertuak Landakon

  • Asian Dub Foundation
  • Ojos De Brujo
  • Soziedad Alkoholika
  • Esne Beltza
  • Berri Txarrak

03:30 Kontzertuak Kafe Antzokian

  • Gose
  • + Sorpresa

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide