Aurten ere ez du hutsik egingo Betharrametako futbito txapelketak. Datorren asteartean, martxoaren 30ean, egingo dute parte hartzaileek eta antolatzaileek lehenengo bilera Gaztetxean, 21:30etatik aurrera. Adostutakoaren arabera, apirilean hasiko dira arratsalderoko partidak.
Izen-ematea zabalik dago jada eta Orkatz, Korrale, Etxe Zuri edo Errekan egin daiteke. Apuntatzen diren talde guztietako kideak astearteko bilerara joan eta taldeko 60 euroak bertan ordaindu beharko dituzte.
Azpeitian Gazteok Zer?! taldeak antolatzen zuen lehen txapelketa; azken urteetan Gaztetxeak hartu die lekukoa.