Azpeitiko hizkera hizpide izango dute gaur arratsaldean

Uztarria.eus 2010ko mar. 24a, 12:03

Hitzaldia Sindikatu Zaharrean izango da, 19:30ean

Patxi Goenaga eta Badihardugu elkartekoak izango dira hizlariak

Azpeitiak herri-gutuna jaso zueneko 700. urteurrenaren harira, Azpeitiarren hizkera hizpide izango dute gaur arratsaldean Patxi Goenagak eta Badihardugu elkartekoak.

Hitzaldia Sindikatu Zaharrean izango da, 19:30etatik aurrera. Ahotsak izeneko proiektua dela eta, herriko ahozko ondarea jasotzeko egin dituzten elkarrizketen berri emango dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide