IV. Izarraitzeko mendi lasterketarako izen-emate epea apirilean irekiko dute

Uztarria.eus 2010ko mar. 25a, 12:03

Apirilaren 6tik maiatzaren 4ra arte luzatuko da izen emate epea

Izena ematen duten federatuek 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta federatu ez direnek, 20 euro

Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatu duen Izarraizko mendi lasterketan izena emateko epea apirilaren 6an irekiko dute eta maiatzaren 4ra arte luzatuko da. Hamazortzi urtetik gorakoek hartu dezakete parte lasterketan eta izena, www.lagunonakmb.org webgunean edo asteazkenetan, 21:30etatik 22:30etara bitartean, 943 02 58 93 telefono zenbakira deituta eman ahal izango dute.

Izena ematen duten federatuek 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta federatu ez direnek, 20 euro. Dirua, Euskadiko kutxako 3035 0020 59 0200065443 zenbakian sartu beharko dute parte hartzaileek.

Maiatzaren 9an izango da IV. Izarraitzeko mendi lasterketa. 8:00etatik 9:30etara bitartean banatuko dituzte dortsalak. Lasterketa 9:00etan hasiko da plazan eta 14:00etan kontrola itxi egingo dute antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Informazio gehiago, hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide