Extremadura-Euskadi Lagunarteko Kirol Txapelketan hartuko dute parte Iraurgi ikastetxekoek

Urola Kostako Hitza 2010ko mar. 29a, 12:03

Azpeititik Quintana de la Serenara hiru talde joango dira

Apirilaren 2an eta 3an jokatuko dute txapelketa

Azpeitiko Iraurgi Ikastetxeko ikasleen hiru taldek Extremadura-Euskadi Lagunarteko Lehen Kirol Txapelketan hartuko dute parte.

Apirilaren 2an eta 3an jokatuko dute txapelketa, Quintana de la Serena herrian (Extremadura, Espainia). Futboleko txapelketan, Iraurgiko bi talde ariko dira, infantil eta kadete taldekoak, hango beste bi talderen kontra. Saskibaloian, berriz, talde bakarra ariko da hango beste bi talderekin lehian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide