Errekor faltan, emozioa izan zen azken metroraino Azkoitia-Azpeitia proban

Urola Kostako Hitza 2010ko mar. 29a, 12:03

Hellen Kimutai helmugara iristen. (Olatz Prat-Imanol Amiano)

Stephen Kibet eta Hellen Kimutai gailendu dira azken esprinean

Lasterketa hasi aurretik Rocio Rios atleta omendu zuten bere ibilbideagatik

Sailkapenak hemen

Ezinezkoa zen. Korrikalariek ibilbide osoan jasan behar izan zuten haize finak Azkoitia-Azpeitia lasterketako errekorrak haustea galarazi zuen. Hala ere, Stephen Kibet 2007an Yaret Asmeronek lortutako markatik soilik hogei segundora geratu zen, eta Mark Kiptoo ere ordu bete eta minututik jaitsi zen. Hellen Kimutaik ere Loiolako azken zuzengunean hartu zuen mendean Fatima Ayachi.

Rocio Riosi omenaldia

Azkoitiko irteeran, ohi bezala, Diego Garciaren familiak lore sorta eta txalo zaparrada jaso zuen. Aurten, ordea, txalo gehiago ere izan zen, Rocio Rios atleta ere omendu baitzuen. Riosek 1977an maratoi erdiko Espainiako errekorra lortu zuen; oraindik ez du inork hautsi.

Saikapena

Senior Gizonezkoak

  1. - Stephen Kibet (Kenia) 1:00:48
  2. - Mark Kiptoo (Kenia) 01:00:50
  3. - K. Kimutai (Kenia) 01:01:26

Senior Emakumezkoak

  1. - Hellen Kimutai (Kenia) 01:13:52
  2. - Fatima Ayachi (Maroko) 01:14:00
  3. - Mª Teresa Pulido (Herrialde Katalanak) 01:15:18

Eskualdeko Gizonezkoak

  1. - Asier Cuevas (Azpeitia) 01:07:26
  2. - Iñaki Zubizarreta (Azpeitia) 01:11:39
  3. - Xabin Aranaga (Azpeitia) 01:13:21

Eskualdeko Emakumezkoak

  1. - Irati Etxaburu (Zarautz) 01:29:31
  2. - Nerea Etxeberria (Azpeitia) 01:30:11
  3. - Olatz Gabilondo (Azpeitia) 01:20:31

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide