Gazteen Nazioarteko Futbol Txapelketa, Garmendipen

Urola Kostako Hitza 2010ko mar. 29a, 13:03

Apirilaren 4an, igandean, jokatuko dituzte lehen faseko partidak, 16:30ean hasita

Portugalgo Sporting Club, Valencia eta Gipuzkoako konbinatuak jokatuko dute Garmendipen

Gazteen Nazioarteko XXVI. Futbol Txapelketako lehen faseko partida batzuk Garmendipe futbol zelaian jokatuko dituzte. Txapelketan, Realak, Gipuzkoako konbinatuak, Portugalgo Sporting Clubak, Valenciak, Real Madridek eta Osasunak hartuko dute parte.

Azpeitian, A taldeko lehen faseko futbol partidak jokatuko dituzte, apirilaren 4an, 16:30ean hasita. Honako taldeak ariko dira Garmendipen: Portugalgo Sporting Club, Valencia eta Gipuzkoako konbinatua. Txapelketa apirilaren 4an eta 5ean jokatuko dute. Lehen faseko partidak, A taldekoek (Portugalgo Sporting Club, Valencia eta Gipuzkoako konbinatua) Azpeitian, eta B taldekoek (Real Madrid, Osasuna eta Reala) Bergarako Agorrosinen jokatuko dituzte. Azken faseko partidak, berriz, Zubietako futbol zelaian jokatuko dituzte, apirilaren 5ean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide