Ostiralean pasatuko da Euskal Herriko Itzulia Azpeititik

Uztarria.eus 2010ko api. 6a, 14:04

Bi aldiz igaroko dira txirrindulariak herritik: 14:05 eta 15:05 aldera, Eibar-Orio etapan

Atzo hasi zen proba eta larunbatean bukatuko da

Atzo (astelehena) hasi zen txirrindularitzako Euskal Herriko Itzulia, eta aurten ere pasatuko da proba Azpeititik. Ostiral honetan izango da hitzordua, Eibar-Orio bosgarren etapan.

Bi aldiz igaroko dira ziklistak herritik: aurreneko aldian 14:05 aldera —Zestoatik etorriko dira, eta Urrestillara abiatuko— eta bigarrengoan 15:06an —Erreziletik etorri, Zestoarantz joan—. Hona hemen bosgarren etapako xehetasun denak.

Larunbatean bukatuko da itzulia, Orion.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide