Helduen mendi ibilaldia antolatu du Lagun Onak M.B-k larunbaterako

Uztarria.eus 2010ko api. 7a, 12:04

Izen emate epea apirilaren 8an, ostegunean, amaituko da

Plazatik irtengo du autobusak 07:00etan

Datorren larunbaterako, apirilaren 10erako, Orreaga-Baigorri helduen mendi ibilaldia antolatu du Lagun Onak M.B-k.

Plazatik irtengo dun autobusak 07:00etan, eta ibilaldia sei bat ordukoa izango da. Izena apirilaren 8rako, ostegunerako, eman behar da elkartearen tabernan.

Bazkideek 6 euro ordaindu beharko dituzte. Ikasle eta langabetuek 4 euro, eta gainontzekoek 10 euro.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide