Bost geldialdi historian
eskaintza turistikoa Urola bailarako zazpi udalerrik osatu duten ekimena da. Aizarnazabal, Azpeitia, Azkoitia, Beizama, Errezil, Zestoa eta Zumaiako udalerriek bultzatu dute.
Bost leku historiko biltzen ditu eskaintza turistikoak:
- Algorri (Zumaia)
- Ekainberri (Zestoa)
- Loiolako Santutegia (Azpeitia)
- Trenaren Museoa (Azpeitia)
- Zuloaga Museoa (Zumaia)
.10 euroko txartel bat erosiz gero, bost lekuak bisitatzeko balioko du txartelak. Modu horretan, %50 merkeago ateratzen dira bisitak.