Datorren larunbatean, apirilaren 10ean, bigarren motor jaialdia egingo dute Sanjuandegi auzoan. Egun guztiko egitaraua antolatu du XJ auzolaneanek, Rochas Chopper taberna eta Innova Imagen y Comunicacion-ekin elkarlanean.
Ekitaldiak 10:00etan Rochas Chopper taberna aurrean hasiko dira eta motoek bira egingo dute auzoan zehar. 11:30ean, Rochas Chopper tabernan hamaiketakoa egingo dute. Eta ordu berean, auto eta moto zaharren erakusketa izango da. 15:00etan Ongi Etorri erretegian bazkaria egingo dute. Egitarauarekin amaitzeko, Perversiòn taldearen kontzertua izango da, 19:30ean hasita.