Igandean hasiko dira asteburu musikalak

Uztarria.eus 2010ko api. 8a, 13:04

Ekainera arte astebururo izango dira ekimenak

Herriko eta kanpoko taldeek parte hartuko dute

Apirilaren 11n, datorren igandean, Kitarra taldearen, trikitilarien, irrintzilarien eta perkusio taldearen kontzertuarekin emango zaie 2010eko Asteburu Musikalei hasiera.

Apirilean hasi eta ekainera arte iraungo dute musika ekitaldi hauek. Larunbat eta igandeetan ez ezik, ostiral eta ostegunetan ere izango dira kontzertuak. Gehienak udaletxeko arkupeetan izango badira ere, Betharram aretoan, tabernetan, Enparan Dorretxean, kaleetan, Plaza Nagusian, Esklabetan, Nuarben, Urrestillan zein Sanjuandegin izango dira saioak.

Parte-hartzaileen artean, berriz, Azpeitiko eta kanpoko taldeak daude: Kitarra taldea, Izarraitz Txistulari Taldea, rock taldeak, Udal Musika Banda, Juan de Antxieta Musika Estola. Metal Boskotea, organo ikasleak…

APIRILA

11 (igandea), 13:00. Kitarra taldea, trikitilaria, irrintzilaria eta perkusioa. Udaletxeko arkupeetan.

17 (larunbata), 19:30. Izarraitz Txistulari Taldea, kale animazioa. Herriko kaleetan.

24 (larunbata), 18:30. Bergara-Azpeitia elkar-trukea, organo ikasleen kontzertua. Esklabetako elizan.

MAIATZA

7 (ostirala), 22:30. Udal Euskaltegiaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldien artean: piano bat bertsotan; euskal abesti zahar eta berriak herritarren ahotsean. Iraurgi saskibaloiko kafe aretoan.

8 (larunbata), 19:30. Kitarra taldea. Udaletxeko arkupeetan.

15 (larunbata), 19:30. Udal Musika Bandaren kontzertua. Udaletxeko arkupeetan.

16 (igandea), 13:00. Musika Banda gaztearen kontzertua. Udaletxeko arkupeetan.

21 (ostirala), 19:30. Juan Antxieta Musika Eskolako irakasleen kontzertua. Betharram aretoan.

23 (igandea), 13:00. Legazpiko Udal Musika Bandaren kontzertua. Udaletxeko arkupeetan.

29 (larunbata), 19:30. Izarraitz Txistulari Taldea, kale animazioa. Xoxoteko egun bezperako animazio ekitaldia. Herriko kaleetan.

30 (igandea), meza ondoren, Azpeitiko Musika Banda gaztearen kalejira eta kontzertua Nuarben. 19:30: Metal Boskotearen kontzertua udaletxeko arkupeetan.

EKAINA

2 (asteazkena), 21:30. Euskal rocka berrikusten euskal kanta bertsionatuz. Rochas taberna atarian, Sanjuandegin.

5 (larunbata), egun osoan. Tuba jaialdia. Egun osoan ekintzak herrian.

6 (igandea), 11:00. Azpeitiko Musika Bandaren kalejira. Sanjuandegin.

12 (larunbata), 19:30. Musika Eskolako ahots taldeak. Esklabetako elizan.

18 (ostirala), 20:00. Garikoitz Mendizabal eta Xabier Zabala, txistu birtuosoa eta sentimenduak bat eginik. Enparan Dorretxean.

19 (larunbata), 22:30. Legen Beltza eta Hacride taldeen kontzertua. Udaletxeko arkupeetan.

23 (asteazkena), 20:00. Musika Eskolako ikasturte amaierako jaialdia. San Juan su festa jaialdia Izarraitz pilotalekuan. Ondoren, San Juan su festa plaza Nagusian.

24 (osteguna), meza ondoren. Azpeitiko Musika Bandaren kontzertua. Urrestillako plazan.

26 (larunbata), 22:30. Rock kontzertua. Udaletxeko arkupeetan.

27 (igandea), 19:30. Rock kontzertua. Perez Arregi plazan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide