Azpeitiko nesken taldea Trindoor txapelketako finalera

Uztarria.eus 2010ko api. 8a, 14:04

Nerea Etxeberria, Mireia Epelde eta Oihana Agirre Azpeitiko kirolariak. (Urola Kostako Hitza)

Apirilaren 17an jokatuko dute finala, Donostian

Azkoitiko taldea izango dute aurkari

Azpeitiko taldeak Emakumezkoen herriarteko Trindoor txapelketako finala jokatuko du apirilaren 17an (larunbata). EITBk Donostian Miramonen duen egoitzan jokatuko dute finala, Azkoitiko taldearen aurka. Horiez gain, Tolosa eta Markina-Xemein ere lehiatuko dira.

Azpeitiko taldea Oihana Agirre arraunlariak, Mireia Epelde txirrindulariak eta Nerea Etxeberria lasterkariak osatzen dute. Urtarrilean jokatu zuten kanporaketan , marka hautsi zuten Azpeitiko kirolariek.

Trindoor txapelketa Euskadi Irratiko Hiru Errege Mahaia programak antolatzen du. Bertan parte hartzen duten hiruko taldeek triatloi moduko proba bat egin behar izaten dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide