Mendeko diren pertsonen zaintza ikastaroa antolatu dute

Uztarria.eus 2010ko api. 9a, 12:04

Zortzi eguneko ikastaroa izango da

Izen emate epea apirilaren 30ean amaitzen da

Mendeko diren pertsonak zaintzeko ikastaroa jarriko dute martxan Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak eta INGEMAk. Saio hauetan mendekotasunarekin lotutako gaien inguruko informazioa eta prestakuntza eskainiko zaie ikasleei. Irakasleak gizarte eta osasun arloko erakunde eta enpresetako adituak izango dira.

Zortzi eguneko ikastaroa izango da (maiatzak 5, 10, 12, 17, 19, 24, 26, 31),15:00etatik 17:00etara Sindikatu Zaharrean. Parte-hartzaileek orduen %75a betetzen baldin badute ziurtagiria jasoko dute.

Izena apirilaren 30a baino lehen eman behar da Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailean, 943 15 71 92 zenbakian. Ikastaroko plazak mugatuak dira eta zaintzaile ez profesionalek izango dute ikastaroan parte hartzeko lehentasuna.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide