Adineko pertsonentzat opor programa antolatu du IMSERSOk

Uztarria.eus 2010ko api. 9a, 13:04

Benidorm, Salou edo Galiziarako bidaiak antolatu dituzte

Informazio gehiago behar duenak edo bidaiara joan behar duenak Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo beharko du apirilaren 19a baino lehen

Adinduen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO), adineko pertsonei zuzendutako oporraldiak antolatu ditu. Gutxitasun fisiko, organiko edo zentzumenezkoak dituzten pertsonek hartu dezakete parte programan eta Benidorm, Salou zein Galiziara joateko aukera izango dute.

Joan-etorriko bidaiak egokitutako autobus batean egingo dituzte eta tartean geldialdiak egingo dituzte. Hoteleko logelak binakakoak izango dira eta norbaitek banakakoa nahi izango balu, dagokion gehigarria ordaindu beharko du. Pentsio osoko egonaldia izango dute joaten direnek eta baita bidaia asegurua ere.

Informazio gehiago behar duenak edota bidaian parte hartu nahi duenak Udaleko Gizarte Zerbitzuetara joan beharko du, apirilaren 19a baino lehen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide