Sanjuandegiko IV. Mendi Lasterketa maiatzaren 1ean izango da

Uztarria.eus 2010ko api. 13a, 13:04

Aurtengo zirkuituak 15 kilometro izango ditu

Lasterketa 18:00etan izango da, aurreko urteetan ez bezala

Sanjuandegiko IV. Mendi Lasterketa maiatzaren 1ean izango da. Bide Ona Sanjuandegiko Kultur Elkarteak laugarren urtez antolatzen duen lasterketa da, Xeye atletismo taldea, Gipuzkoako DYA eta Ikasberri Kirol Elkartearen laguntzarekin. Beste urtetan ez bezala, arratsaldeko 6etan hasiko da lasterketa. 15 kilometroko zirkuitua izango da eta Jose Antonio Agirre plazan hasiko da. Ondoren, OƱatz eta Loiola auzoetatik igaroko dira lasterkariak. Antolatzaileek adierazi dutenez, anoa-postuak egongo dira ibilbidean zehar eta helmugan.

Irabazleek garaikurraz gain, diru saria izango dute: 100, 50 eta 25 euro lehen, bigarren eta hirugarren iristen direnentzat, hurrenez hurren. Emakume zein gizonezkoentzat izango dira sariak. Horrez gain, parte-hartzaile guztientzat oroigarriak izango dira.

Sanjuandegiko IV. Mendi-Lasterketan izena emateko epea zabalik dago. Aurretik izena ematen duenak 5 euro ordaindu beharko ditu eta egunean bertan, berriz, 8 euro. Lasterketan parte-hartzeko baldintza bakarra 18 urte betera izatea da. Aitzaki Kirol dendan (943150738)edo Herri Krossako webgunean (www.herrikrossa.com) eman daiteke izena.

Parte-hartzaile ugari izan dira aurreko bi urteetan. Gizonezkoen artean 2007.urtean Enekoitz Aizpurua azpeitiarrak eraman zuen txapela. 2008an, berriz, Zumarragako Juango Igarzabalek lortu zuen lehen postua. Nesken artean ere izen handiko korrikalariak izan dira Sanjuandegin. Nerea Amilibia aiarrak irabazi zuen lasterketa 2007an eta 2008an, Onintza Zeberio izan zen irabazlea. 2009an, berriz, Fernando Etxegarai eta Onintza Zeberio izan ziren garaileak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide