Azpeitiko Kirol Patronatuak igeriketa ikastaroak antolatu ditu haur eta gazteentzat. 7 hilabetetik 2 urte bitarteko haurtxoentzat da aurrenengo ikastaroa. Hiru hilabeteko ikastaroa izango da, eta larunbatero izango dira saioak. 30 minutuko saioak izango dira, zapaturo hiru; 10:00etan, 10:30ean eta 11:00etan.
- eta 4 urte bitarteko haurrentzako ikastaroak ere hiru hilabete iraungo ditu eta astean bi aldiz izango dira saioak: astelehen eta asteazkenetan edo astearte eta ostegunetan. Ordu erdiko saioak izango dira horiek ere, 16:15ean eta 16:45ean hasiko dira. Taldeko haur kopurua mugatua izango da.
- urtetik 7 urtera bitarteko haurrek ere hiru hilabeteko ikastaroa izango dute. Astean bitan izango dira saioak: astelehen eta asteazkenetan edota astearte eta ostegunetan. Ordubeteko saioak izango dira, 17:30etan hasita edo 18:30ean bestela. Taldeko haur kopurua mugatua izango da.
Ikastaro trinkoa, 7 eta 13 urte bitarteko gaztetxoentzako ikastaroa, uztailean eta abenduan izango dira. Hilabeteko iraupena izango dute eta ordubeteko saioak izango dira. 10:00etan edo 18:00etan izango dira eta ikastaroa egin nahi duten haurren kopurua mugatua da.
Helduentzako ikastaroa ere izango da. Egunero izango dira saioak hamabost egunetan eta ordubete iraungo dute. 7:00etan eta 10:00etan edo 15:30ean eta 19:30ean izango dira 16 urtetik gorakoentzat antolatu dituzten saioak. Taldekide kopurua mugatua izango da ikastaro horretan ere.
Ikastaroetan izena eman nahi duenak edo informazio gehiago behar duenak igerilekura joan edo 943 813069 zenbakira deitu beharko du.