Asier Etxabe donostiarra atxilotu dute Azpeitiko Landeta auzoan, Grande Marlaskak agindutako operazioaren barruan. Etxabe ordubiak pasatxo zirela atzeman dute, lanetik bazkaltzera irten denean.
Auzitegiko iturrien arabera, epaileak Iñaki Lopez Peña ETAko ustezko buruzagiari 2008ko maiatzean atzemandako dokumentuak erabili ditu oinarri gisa Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, operazioa agintzeko. Etxabez gain, Guardia Zibilak Arantza Zulueta, Naia Zuriarrain, Erramun Landa, Iker Sarriegi, Jon Enparantza, Saioa Agirre eta Jose Luis Gallastegi ere atxilotu ditu, Bilbon, Hernanin, Sopelan eta Gernika-Lumon.
Informazio gehiago, Berria.info webgunean.