Mikel Zubimendi espetxetik aterako dute aurki, baldintzapean eta bermea ordainduta seguruenez, Juan Joxe Petrikorena, Arantza Santesteban, Jon Garai, Aner Petralanda, Ibon Arbulu, Hasier Arraiz, Marije Fullaondo eta Marisa Alejandro bezala. Laurak 2007ko urriaren 4an atxilotu zituen Espainiako Poliziak Seguran, Batasuneko Mahai Nazionalaren kontrako operazioaren barruan. Bihar (apirilak 15) aterako du autoa Espainiako Auzitegi Nazionalak, Berria.info-k jakin duenez.
Zubimendi Batasuneko mahaikidea zen atxilotu zutenean. Bergarakoa da, baina Azpeitiko bizilaguna.